21/12/13

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN

Gaur, urte honetako azken egunean Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriak bisitan etorri zaizkigu eskolara.
Galtzagorriek, TRIKI eta TRAKAk "MARI DOMINGI ETA OLENTZERO, amalurraren oparia" ipuina kontatu digute eta eguberriko jai hautan Soraluzen zein ekintza politak egongo diren  adierazi digute.
Jarraian, eta sabela bete ondoren, Olentero eta Mari Domingi agertu zaizkigu. Guk, gogo handiz, ikasitako abestiak abestu dizkiegu eta idatzitako kartak emateko aprobetxatu dugu.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

10/12/13

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA ospatzeko gure ikastetxean hainbat ekitaldi burutu izan genituen.
 Ikasle guztien artean, eta gurasoen laguntzarekin, zeintzuk ziren Euskaraz hitz egiteko gure arrazoiak adostu genituen.
Bestalde jaialditxo bat ospatu genuen, non ikasle batzuk beste  guztien aurrean arrazoi horiek aurkeztu zituzten, 5. mailako ikasleek abestuta euskararen inguruko bertsoak entzun genituen eta bukaera emateko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek "Xalbadorren heriotza" kantatu ziguten.






12/11/13

GAZTAINERRE 2013

Astelehenean, azaroaren 11an, eskolan, Gaztainerre ospatu dugu. Larunbatean azokan eta elkarteetan egindako bazkari eta afarietan disfrutatu ondoren ospakizuna eskolan jarraitu dugu. Alde batetik  eskolako azoka osatu dugu, baserriko produktoekin eta guk egindako lanekin. Bestetik, jaialdi ederra prestatu dugu, ikasleak osatutako bertsoekin eta Gaztainerre inguruko abestiekin. Eta nola ez, jaiari errematea jartzeko gaztain goxoak jan ditugu. Horren lekuko azpian ikus daitezkeen bideoak.




21/6/13

KURTSO BUKAERAKO JAIA

Aurten ezin izan dugu  Ezozira joan, baina ikastetxean bertan ospatutako ekitalditxoa aurkezten dizuegu.


11/6/13

MADALENA, TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA... EZ!! COULANS

Gozogintza proiektuari jarraiki, beste herrialde batetatako gozo bat egiten ikasi dugu, COULANTS, frantziakoa, izen ponpoxo horrekin, nongoa ba?
Horretarako, ikasle baten gurasoak izan ditugu irakasle, Iker eta Miriam.
Mahastia elkartera gonbidatu  eta bertan irakatsi ziguten urratsez-urrats COULANTSak nola egin.


Coulansak egiteko behar ditugun osagaiak eta prestakuntza idatzi genituen.








Ondoren, garrantzitsuena, dastatzea!!!


4/6/13

ELKARBIZITZA EGUNA 2013

Maiatzaren 31an ELKARBIZITZA EGUNA ospatu genuen ikastetxean. Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon jaian parte hartu genuenok arratsalde ederra izatea lortu genuen.



2012-13 IKASTURTEA

Hona hemen gure ikastetxearen 2012-13 ikasturteko panoramikatxo bat.


BERTSOLARITZA JAIALDIA 2013

Gure ikasleak ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen egon ondoren  Kiroldegiko aretoan jaialdi bikaina eskeini ziguten. Ikusi ez zenutenok hemen duzue aukera gozatzeko.






3/6/13

4.mailakoak LEMOIZKO BARNETEGIAN

Apirilaren 15etik 18ra Lemoizko barnetegian egon ginen. Eguraldi bikaina izan genuen. Esperientzia zoragarria izan zen!!!!
 Hona hemen bertako argazki batzuk:


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERANDU BAINA SEGURU...!!!!

Joan den apirilaren 9an Leintz Gatzagara irteera egin genuen 4.mailakook.


Aitziber Gatzaga herriaren inguruko azalpena ematen.

Jakion enpresa bisitatu genuen.




Mermelada nola egiten den ikusi genuen.

Mermelada potearen azukre kopurua neurtzen.


 
Frontoian jolasten ederki pasatu genuen!


Eguna amaitzeko, gatz museora joan ginen. 



28/5/13

IRRISTAKETA

Hirugarren hiruhilabete honetan ,4., 5. eta 6. mailako ikasleak patinajean trebatzeko aukera izan dute. Bideoan ikusi daitekeen bezala era guztietako ariketa eta jolas praktikatu dituzte. Lastima eguraldiak  Osintxura joateko aukera eman ez digula.

27/5/13

SAHARARA BIDAIA

SAHARARA BIDAIA



2A gelan badugu ikasle bat,  gurasoak Sahara jatorrikoak direnak. Herrialde hau ezagutzeko aukera bikaina dela pentsaturik, Salem Mohamed gonbidatu genuen inguru horretako ezagutzak kontatzeko.
Salem etorri aurretik, Saharari buruz jakin nahi genun guztia jakiteko galdetegia bat prestatu genuen taldeka. 

Zenbat galdera egin genizkion!!
     




Zenbat ikasi genuen!!!

Proiektuari jarraiki, Saharako basamortua irudikatu genuen, maketatxo baten bitartez.

 






SAHARAKO BIZITZA ETA BASAMORTUKO ANIMALIAK

2. maila B gelako ikasleak, animalien proiektuarekin lanean genbiltzala, kezka bat sortu zitzaigun, zein motatako animaliak bizi dira    basamortuan? Gelan, Saharaui bat dago gurekin eta gurasoei gonbidatzea pentsatu genuen. Gelara etorri ziren Hasam eta Fala, Seif-eren gurasoak eta berekin Salem, beste gelako Said-en aita. Lehenengo, kanpamenduetako bizitzari buruz hitz egin ziguten, eta ondoren, animaliei buruz.



Eguzkiak larregi berotzen duenean, horrela tapatzen dira:



Oso gustura egon ginen beraiekin eta egin genien galdera guztiak oso argi erantzun zizkiguten.