24/12/17
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN
Ohitura jarraituz Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri zaizkigu eskolara. Goiz ederra pasatu dugu, abestiak abestuz, hamarretakoa eginez eta Olentzero et Mari Domingikin egoteko aukera izanez.
23/6/17
IKASTURTEKO AZKEN EGUNA
Hainbeste lan, hainbeste neke, hainbeste poz, hainbeste une eder pasa ondoren ikasturte bukaerara heldu gara. Azken eguna pasatzera Ezozira joateko ohitura dugu baina eguraldia kili-kolokoa zenez jaia eskolan ospatu dugu: goiz ederra giro bikainean!!
Bukatu da ikasturtea, etorriko da hurrengoa, baina bitartean ondo pasa oporrak!!
Bukatu da ikasturtea, etorriko da hurrengoa, baina bitartean ondo pasa oporrak!!
22/6/17
Gaixo tranpatiak 4.B
Hona hemen 4. Bkoek ilusio haundiz egindako antzerkia. Espero dugu zuen gustokoa izatea!
21/6/17
Marras egiten
Hiruhilabete honetan Soraluzeko herrian oso ezaguna den Marras eta barraskilo proiektuarekin lan eta lan aritu gara Haur Hezkuntzako denok. Asko ikasi dugu elkarrekin taldean lan egiten. Denon artean barraskilo bat egin dugu. Ondorengo bideoan Marras nola egin dugun ikusiko duzue. Gora Plaentxi eskolako Marras!!
Haur Hezkuntzakoak Zarautzen
Danok elkarrekin joan ginen eta oso ondo pasa genuen. Hemen argazki batzuk ikusgai dituzue.
24/3/17
Plaentxiko Herri Ortua
GAUR
GOIZEAN 1. MAILAKO IKASLEAK UDALETXEAREKIN BATERA KIROLDEGI ONDOAN ORTU
BAT LANDATU DUGU. HEMEN DITUZUE GURE LANAREN ARGAZKIAK!! EA DENON ARTEAN ZAINTZEN DUGUN!!
20/2/17
PIZZA
HEMEN DUZUE 1. MAILAKOON PIZZAREN ERREZETA. BENETAN GOXOAK ATERA ZITZAIZKIGUN!! EA ZUEK ERE EGITEN ANIMATZEN ZARETEN!!
SAN BLAS OPILAK
1. MAILAKO IKASLEAK SUKALDARITZA LANTZEN GAUDE. GURE HERRIAN OHITURA DEN BEZALA, SAN BLASAK EGIN GENITUEN OTSAILAK 3RAKO. HEMEN DUZUE ERABILI GENUEN ERREZETA. ON EGIN!!
San Blas
Suscribirse a:
Entradas (Atom)