29/11/19

HASIAK GARA ESKOLARA OHITZEN

Espazio goxoak sortzen, irakurzaletasuna txikitatik bultzatu asmoz















Ze ondo pasatzen dugun ogi birrinduarekin jolasean.
Hustu eta bete, batetik bestera pasa... Gauza asko ari gara ikasten esperimentazioaren bidez!

28/11/19

LAU TEILATU

Gaur goizean eskolako ikasle eta irakasle guztiok ¨LAU TEILATU¨ abestu dugu patioan haurren minbiziaren ikerketari bultzadatxo bat emateko asmotan.


14/11/19

DO RE NI PROIEKTUAREN INGURUAN

Hona hemen 5.mailako ikasleek egindako albiste bat DO RE NI proiektuaren inguruan. Izan ere, 5.mailan KAZETARITZA proiektuan lan eta lan gabiltza eta kazetari bihurtu dira: elkarrizketak egin, albisteak idatzi...



                                                                      DO RE NI

5.mailakoek 2.mailakoei elkarrizketa bat egin diegu proiektu bat egiten ari direlako: DO RE NI. Abestiak eta dantzak erakusten dizkie Xabier Lizasok. Gu 2.mailara joan ginen eta informazioa eman ziguten honen inguruan.
Otsaila inguruan egingo dute ekitaldi bat eskolakoentzat eta gurasoei erakutsi behar diete.
Esan digute asko gustatzen zaizkiela abestiak eta dantzak. Guk dantza batzuk ikusi ditugu eta koreografiak oso politak izan dira. DO RE NI -rekin lotuta jolas batzuk ere egiten dituztela esan digute.
Eta hau izan da gaurko berria.
                                                                                                                                  5B