20/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BIXITA



Gaur eskolara Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bixitan. Abesti pilo bat abestu dizkiegu datozen egunetan duten lanari aurre egiteko indarra emanez. Txikienek beraien eskaerekin gutunak eskura emateko aukera ere izan dute. Amaitzeko gurasoekin batera hainbat abesti abestu ditugu. Ondo pasa gabonak denei eta urte berri on!! 


OLE, OLE, OLENTZERO

MARI DOMINGO, URTARO ZURIKO EMAKUMEA

19/12/19

PARKOURRA 5. MAILAN

5. mailako ikasleak Parkourra egiten ikasi dugu gorputz hezkuntzako klaseetan. Oso zaila iruditu zaigu, baina oso ondo pasatu dugu Parkour egiten. Hemen dituzue zuek ikasi ditzakezuen pauso batzuk. Parkour asko egin eta ondo pasa Gabonak!!

LH 5. maila



Kaixo familia,
Iritsi dira oporrak ere eta bideotxo baten bidez 1. hiruhilabete honetan zertan aritu garen erakutsi nahi dizuegu. Goza ezazue bideoaz eta oporrez! Ondo pasa eta URTE BERRI ON!

Miren, Amaia eta Nerea.





16/12/19

Itsasoa


Kaixo!

Gu 1. mailako ikasleak gara eta itsasoari buruzko proiektua egiten ibili gara. Plastikoak itsasoan duen eragina aztertzen ibili gara eta honako bideo hau sortu dugu ikasitakoa zuei erakusteko. Zaindu dezagun itsasoa!

1. mailako ikasleak