23/6/17

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA

Hainbeste lan, hainbeste neke, hainbeste poz, hainbeste une eder pasa ondoren ikasturte bukaerara heldu gara. Azken eguna pasatzera Ezozira joateko ohitura dugu baina eguraldia kili-kolokoa zenez  jaia eskolan ospatu dugu: goiz ederra giro bikainean!!
Bukatu da ikasturtea, etorriko da hurrengoa, baina bitartean ondo pasa oporrak!!

22/6/17

21/6/17

Marras egiten

Hiruhilabete honetan Soraluzeko herrian oso ezaguna den Marras eta barraskilo proiektuarekin lan eta lan aritu gara Haur Hezkuntzako denok. Asko ikasi dugu elkarrekin taldean lan egiten. Denon artean barraskilo bat egin dugu. Ondorengo bideoan Marras nola egin dugun ikusiko duzue. Gora Plaentxi eskolako Marras!!

Haur Hezkuntzakoak Zarautzen

Danok elkarrekin joan ginen eta oso ondo pasa genuen. Hemen argazki batzuk ikusgai dituzue.