10/3/20

M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin jarraituz, bi jarduera eraman genituen aurrera. Batetik, eskolako kide guztiok sarreran ipinitako puntu morearen aurrean argazkiak atera genituen eta bestetik, geletan emakume desberdinen bizipen eta esperientziak entzuteko aukera izan genuen.

Eskerrik asko zuen istorioak partekatzera etorri zineten emakume guztiei!

Gure eguneroko lanera bueltatzen garen momentu honetan, ez dezagun ahaztu genero berdintasunaren aldeko lana urteko 365 egunetan eraman behar dugula aurrera. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario