28/5/13

IRRISTAKETA

Hirugarren hiruhilabete honetan ,4., 5. eta 6. mailako ikasleak patinajean trebatzeko aukera izan dute. Bideoan ikusi daitekeen bezala era guztietako ariketa eta jolas praktikatu dituzte. Lastima eguraldiak  Osintxura joateko aukera eman ez digula.

27/5/13

SAHARARA BIDAIA

SAHARARA BIDAIA



2A gelan badugu ikasle bat,  gurasoak Sahara jatorrikoak direnak. Herrialde hau ezagutzeko aukera bikaina dela pentsaturik, Salem Mohamed gonbidatu genuen inguru horretako ezagutzak kontatzeko.
Salem etorri aurretik, Saharari buruz jakin nahi genun guztia jakiteko galdetegia bat prestatu genuen taldeka. 

Zenbat galdera egin genizkion!!
     




Zenbat ikasi genuen!!!

Proiektuari jarraiki, Saharako basamortua irudikatu genuen, maketatxo baten bitartez.

 






SAHARAKO BIZITZA ETA BASAMORTUKO ANIMALIAK

2. maila B gelako ikasleak, animalien proiektuarekin lanean genbiltzala, kezka bat sortu zitzaigun, zein motatako animaliak bizi dira    basamortuan? Gelan, Saharaui bat dago gurekin eta gurasoei gonbidatzea pentsatu genuen. Gelara etorri ziren Hasam eta Fala, Seif-eren gurasoak eta berekin Salem, beste gelako Said-en aita. Lehenengo, kanpamenduetako bizitzari buruz hitz egin ziguten, eta ondoren, animaliei buruz.



Eguzkiak larregi berotzen duenean, horrela tapatzen dira:



Oso gustura egon ginen beraiekin eta egin genien galdera guztiak oso argi erantzun zizkiguten.  

13/5/13

GOZOTEGIA

        2A gela gozotegi batean bihurtu dugu:
    Gozotegian, gailetak eta tarta ezberdinak egin ditugu: Gurinezko gailetak, gazta tarta, bizkotxoa eta txokolatezko tarta. Hau guztia egiteko lan asko egin dugu; errezetak bildu, aukeratu, idatzi, osagaiak erosi,egin...honetarako laguntza paregabea izan dugu! Ikasle batzuen gurasoak!!











Hona hemen emaitza!







Lan guzti honen onena ordea, dasketa izan da! Beste gelakoak gonbidatu genituen gure postretxoak probatzera.
Ummm...Ze goxoa zegoen dena!

Ikusi hemen gure errezetak.

7/5/13

OÑATIKO IRTEERA

Apirilaren 30ean, 2. mailako ikasleak Oñatiko Natur Eskolara joan ginen. Goizean, Murgia auzotik ibilaldi bat egitera joan ginen, bertan hainbat animalia ikusteko aukera izan genuen.



Bazkaldu aurretik, solasaldirako denbora izan genuen.



Ogitarteko ederrak jan ostean, indarrak hartu genituen hainbat tailer egiteko. Talde batek ogia egiten zuen bitartean...




Besteak kandelak egin zituzten:


Bukatzeko, animalien inguruko lantxo bat egin genuen:


Zenbat ikasi genuen eta zein ondo pasa genuen!!