Mostrando entradas con la etiqueta jaiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jaiak. Mostrar todas las entradas

20/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BIXITA



Gaur eskolara Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu bixitan. Abesti pilo bat abestu dizkiegu datozen egunetan duten lanari aurre egiteko indarra emanez. Txikienek beraien eskaerekin gutunak eskura emateko aukera ere izan dute. Amaitzeko gurasoekin batera hainbat abesti abestu ditugu. Ondo pasa gabonak denei eta urte berri on!! 


OLE, OLE, OLENTZERO

MARI DOMINGO, URTARO ZURIKO EMAKUMEA

21/12/18

OLENTZERO 2018

Urtero bezala, ohitura jarraituz,  Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri zaizkigu eskolara. Gabonetako kantak abestuz, hamarretakoa eginez eta beraiekin egoteko aukera izanez goiz ederra pasatu dugu. Eguberri Zoriontsua eta Urte Berri On!


10/2/18

Aurten eguraldiak  ez digu utzi Ihauteriak urtero bezala  ospatzen. Guk apaltasunez, patioan jaialditxoa aurrera eramateko aukera izan dugu eta egindakoa zuekin partekatu nahi dugu.
Mila esker bertan egon ziren argazkilariei, montajean agertzen diren hainbat argazki bikain beraienak dira eta.
HAUR HEZKUNTZA
1. ZIKLOA
2. ZIKLOA
3. ZIKLOA


23/12/16

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2016

Egun hauetan, urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingin bisita izan dutugu eskolan. Gabonetako abestiak abestu dizkiegu eta aurrerapen bezala hamarretakora gonbidatu gaituzte.



ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

24/6/16

EZOZIKO ERROMERIA

Urtero bezala ikasturteari era jatorrean bukaera emate aldera, Ezozira irteera egin dugu. Eguraldia lagun eta ondo pasatzeko asmoz, Soraluzeko hainbat trikitilari eta pandero joleren laguntzaz (mila esker) Ezozirako ibilbidea egin dugu. Bertan jaialditxoa ospatu eta 6. mailakoak agurtu ditugu.
Ikasturteari agur esan ondoren oporrak ondo pasa ditzazuela opa dizuegu.

27/5/16

ELKARBIZITZA EGUNA

Eskolan seinalatua den eguna ospatu genuen atzo: ELKARBIZITZA EGUNA. Arratsalde ederra pasa genuen guztiok batera: ikasle, guraso eta irakasle. Ikasleek jaialdi atsegina presatu ziguten eta ondoren ikasleek beraiek tailer desberdinetan gozatzeko aukera izan zuten. Bitartean txokolatea bizkotxoekin eta tea menta erara pastekin dastatzko aukera izan genuen.
 Mila-mila esker guztioi!!!




17/2/15

IHAUTERIAK 2015

Aurreko ostiralean, otsailak 13an, Soraluzeko ihauterietako jaialdian parte hartu genuen. Hona hemen egun horretako gure irudizko kronikatxoa.

23/12/14

MARI DOMINGI ETA OLENTZEROREN BISITA

Gaur, abenduak 22, oporrak hartu baina lehenago Olentzeroren eta Mari Domingin bisita izan dugu ikastetxean.



30/5/14

ELKARBIZITZA EGUNA

Urtero bezala garai hauetan, eskolako partaide guztiak, ikasle, guraso, administrazio eta  irakasle elkarbizitza egun zoragarria pasa izan dugu.
Ekitaldiari Irrien Lagunen ikuskisunak hasiera eman dio. Ondoren txokolatete goxoarekin eta te ederrarekin sabela majo bete eta berotu dugu. Eguna borobiltzeko makilaia, henna, atzazkal margoketa eta eskulaneko tailerrekin  gozatu ederra hartu dugu.


12/11/13

GAZTAINERRE 2013

Astelehenean, azaroaren 11an, eskolan, Gaztainerre ospatu dugu. Larunbatean azokan eta elkarteetan egindako bazkari eta afarietan disfrutatu ondoren ospakizuna eskolan jarraitu dugu. Alde batetik  eskolako azoka osatu dugu, baserriko produktoekin eta guk egindako lanekin. Bestetik, jaialdi ederra prestatu dugu, ikasleak osatutako bertsoekin eta Gaztainerre inguruko abestiekin. Eta nola ez, jaiari errematea jartzeko gaztain goxoak jan ditugu. Horren lekuko azpian ikus daitezkeen bideoak.




21/6/13

KURTSO BUKAERAKO JAIA

Aurten ezin izan dugu  Ezozira joan, baina ikastetxean bertan ospatutako ekitalditxoa aurkezten dizuegu.


4/6/13

ELKARBIZITZA EGUNA 2013

Maiatzaren 31an ELKARBIZITZA EGUNA ospatu genuen ikastetxean. Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon jaian parte hartu genuenok arratsalde ederra izatea lortu genuen.



22/3/13

KORRIKA TXIKIA

Plaentxi eskolako ikasleak eta irakasleak, Herrian zehar, Euskararen aldeko korrikan parte hartu dugu.
Handiak eta txikiak, beti irriparrea ahoan Euskararen alde!






11/2/13

ARATOSTEAK

Aratosteak direla eta Eskola guztia Euskal Inauterieko pertsonaien inguruko jantziak jantzi ditugu. Batzuk Mairuak, besteak Zirtzilak, Txatxoak ere tartean eta txikienak Zaku zaharrak.


Hain dotore jantzita kiroldegira abiatu ginen eta bertan, arratsaldea girotzeko hainbat euskal dantza dantzatu genituen.

Haur Hezkuntzakoak  "TXULALAI"


1go eta 2. mailakoak "ORBAIZETA"

3. eta 4. mailakoak "BAZTANGO ESKU DANTZA"



eta 5. eta 6.mailakoak "LUZAIDEKO MARTXA"

4/2/13

SANTA AGEDA


Gaur, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera,  3. eta 4. mailako ikasleak, egunari hasiera emateko, Santa Agedako koplak abestu dizkigute eskola sarreran.
Ez dugu giro ederra izan, baina bere abestiekin eguna pozik hasteko aukera eman digute.