21/12/13

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN

Gaur, urte honetako azken egunean Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriak bisitan etorri zaizkigu eskolara.
Galtzagorriek, TRIKI eta TRAKAk "MARI DOMINGI ETA OLENTZERO, amalurraren oparia" ipuina kontatu digute eta eguberriko jai hautan Soraluzen zein ekintza politak egongo diren  adierazi digute.
Jarraian, eta sabela bete ondoren, Olentero eta Mari Domingi agertu zaizkigu. Guk, gogo handiz, ikasitako abestiak abestu dizkiegu eta idatzitako kartak emateko aprobetxatu dugu.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

10/12/13

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA ospatzeko gure ikastetxean hainbat ekitaldi burutu izan genituen.
 Ikasle guztien artean, eta gurasoen laguntzarekin, zeintzuk ziren Euskaraz hitz egiteko gure arrazoiak adostu genituen.
Bestalde jaialditxo bat ospatu genuen, non ikasle batzuk beste  guztien aurrean arrazoi horiek aurkeztu zituzten, 5. mailako ikasleek abestuta euskararen inguruko bertsoak entzun genituen eta bukaera emateko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek "Xalbadorren heriotza" kantatu ziguten.