Mostrando entradas con la etiqueta jaialdia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jaialdia. Mostrar todas las entradas

5/12/18

Abenduaren 3an Euskararen eguna


Heldu da EUSKARAREN EGUNA eta berarekin EUSKARALDIA BUKATU da.
Guk, guzti hori ospazeko, egun berezia izan dugu eskolan.
Goizez, euskararekiko dauzkagun sentimenduak eta marrazkiak adieraziz hormirudiak egin eta eskolako sarreran jarri ditugu.
Arrataldez, JAIALDI bat egin dugu, denon artean EUSKARAREN EGUNA esaten duten hizkiak osatuz eta euskarari buruzko abesti EDERRAK abestuz.



OSO ONDO PASATU GUGU!
GORA EUSKARA

23/3/18

STOP BULLYING

Berdintasuna, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua indartzeko gure eskola BULLYING GABEKO GUNEa bihurtzen ari gara. Irailetik jo ta su  dihardugu eta horren adibidea aurreko ostiralean ospatu genuen jaialdia.





 
Bide honetan guztion ahalegina beharrezkoa da eta seguru gaude lortuko dugula!



OHARRA: Mila esker Pil-Pilean euskara elkarteari, beraien bideoak eta argazkiak erabiltzen lagatzearren.

10/2/18

Aurten eguraldiak  ez digu utzi Ihauteriak urtero bezala  ospatzen. Guk apaltasunez, patioan jaialditxoa aurrera eramateko aukera izan dugu eta egindakoa zuekin partekatu nahi dugu.
Mila esker bertan egon ziren argazkilariei, montajean agertzen diren hainbat argazki bikain beraienak dira eta.
HAUR HEZKUNTZA
1. ZIKLOA
2. ZIKLOA
3. ZIKLOA


27/5/16

ELKARBIZITZA EGUNA

Eskolan seinalatua den eguna ospatu genuen atzo: ELKARBIZITZA EGUNA. Arratsalde ederra pasa genuen guztiok batera: ikasle, guraso eta irakasle. Ikasleek jaialdi atsegina presatu ziguten eta ondoren ikasleek beraiek tailer desberdinetan gozatzeko aukera izan zuten. Bitartean txokolatea bizkotxoekin eta tea menta erara pastekin dastatzko aukera izan genuen.
 Mila-mila esker guztioi!!!




10/12/13

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA ospatzeko gure ikastetxean hainbat ekitaldi burutu izan genituen.
 Ikasle guztien artean, eta gurasoen laguntzarekin, zeintzuk ziren Euskaraz hitz egiteko gure arrazoiak adostu genituen.
Bestalde jaialditxo bat ospatu genuen, non ikasle batzuk beste  guztien aurrean arrazoi horiek aurkeztu zituzten, 5. mailako ikasleek abestuta euskararen inguruko bertsoak entzun genituen eta bukaera emateko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek "Xalbadorren heriotza" kantatu ziguten.






12/11/13

GAZTAINERRE 2013

Astelehenean, azaroaren 11an, eskolan, Gaztainerre ospatu dugu. Larunbatean azokan eta elkarteetan egindako bazkari eta afarietan disfrutatu ondoren ospakizuna eskolan jarraitu dugu. Alde batetik  eskolako azoka osatu dugu, baserriko produktoekin eta guk egindako lanekin. Bestetik, jaialdi ederra prestatu dugu, ikasleak osatutako bertsoekin eta Gaztainerre inguruko abestiekin. Eta nola ez, jaiari errematea jartzeko gaztain goxoak jan ditugu. Horren lekuko azpian ikus daitezkeen bideoak.




4/6/13

BERTSOLARITZA JAIALDIA 2013

Gure ikasleak ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen egon ondoren  Kiroldegiko aretoan jaialdi bikaina eskeini ziguten. Ikusi ez zenutenok hemen duzue aukera gozatzeko.