23/12/14

19/12/14

EGUBERRI ZORIONTSUAK


 Plaentxi Ikastetxeko ikasle-irakasleak urte berri on eta gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!!

HH

 1. ZIKLOA
 

2. ZIKLOA

3. ZIKLOA




12/12/14

GURUTZE GORRIAREN BISITA!

ORAIN DELA ASTE BATZUK, OSASUNAREN GAIA LANTZEN GABILTZANEZ, GURUTZE GORRIKOAK ETORRI ZIREN ESKOLARA ANBULANTZIA BAT ERAKUSTERA.

JOSEBA IZAN ZEN ETORTZEKO ARDURADUNA ETA GAUZA DENAK AZALDU ZIZKIGUN! GAINERA, PIRULETA BANA ERE OPARITU ZIGUN!

ESKERRIK ASKO JOSEBA ETA GURUTZE GORRIARI, GAUZA PILA IKASI GENITUEN!

GURUTZE GORRIAREN BISITA. on PhotoPeach

10/12/14

URPEKARITZA

Azaroaren 15ean ESKOLA KIROLA programa barruan 6. mailako ikasleek Soraluzeko igerlekuan urpekaritza ezagutzeko aukera izan zuten. Jarduera hortako hainbat argazki ikusteko aukera izan dute. Orain URBIZI taldekoak ateratako argazkiak, tarteko ur azpikoak, ikusi ahal dituzue.

27/11/14

AKROSPOT

Hilabete honetan, Gorputz Hezkuntzako saioetan, 4. 5. eta 6. mailako ikasleak akrospota lantzen aritu dira, bertan hainbat figura osatu dituzte. Hortarako ezinbestekoa da elkar ulertzea eta kideekin elkarlana garatzea. Emaitza bistan duzue.

4. MAILA


5.MAILA


6.MAILA

20/11/14

Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna


Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta hona hemen bideo interesgarri bat.

6. MAILA: URPEKARITZA

Aurreko larunbatean, azaroaren 15ean,  Elgoibarko URBIZI urpekaritza taldeak gidatuta 6. mailako ikasleak urpekaritzako saioa disfrutatzeko aukera izan zuten.

13/11/14

PEDIATRA ESKOLAN!!

ATZO MARCELO ETORRI ZEN ESKOLARA. 

GORPUTZARI ETA GAIXOTASUNEI BURUZKO GALDERA BATZUK EGITEKO AUKERA IZAN GENUEN ETA  GAUZA ASKO ARGITU ZIZKIGUN. 

HEMEN DITUZUE ARGAZKI BATZUK.

ONDO SEGI!!

1. MAILA

MARCELO ESKOLAN! on PhotoPeach

14/10/14

OSASUNAREKIN BUELTAKA!

OSASUNAREN INGURUKO PROIEKTUA LANTZEN HASI GARA ETA GORPUTZAREKIN GABILTZA LAN ETA LAN!

ONDO SEGI!

1. MAILA A

 1. MAILA MARTXAN on PhotoPeach







4/9/14

GLADIS ENEA PARKEAN

Hasiera ziklokoek, maiatzeko irteeran, Donostiako Gladis Enea parkera joan ginen. Bertan bizi diren paumak oso “kokoteoak” dira eta  oso emanaldi polita eskaini ziguten:


GLADIS ENEA PARKEAN



Kristina Enea Parkean Itsas Ekosistema antzeztu genuen.

ITSAS EKOSISTEMA

17/6/14

SORALUZE-EIBAR IRTEERA

Hona hemen ekainak 11an 6.mailakoek egindago irteera:
1.- Ikasleak planoa hartuta eta iparorratzaren laguntzaz Soraluzetik Eibarrerako bidea asmatu zuten.
2.- Eibarrera heldu ondoren bazkariko erosketak egin eta ondoren prestatu.
3.- Bazkaldu ondoren taldeka kalkulatu bazkariaren kostea eta azkenik autobusean Soraluzera bueltatu.

12/6/14

2013-14 IKASTURTEA

2013-14 ikasturtea bukatzear dagoen honetan kurtsoaren memoria grafiko bat aurkezten dizuegu.


30/5/14

ELKARBIZITZA EGUNA

Urtero bezala garai hauetan, eskolako partaide guztiak, ikasle, guraso, administrazio eta  irakasle elkarbizitza egun zoragarria pasa izan dugu.
Ekitaldiari Irrien Lagunen ikuskisunak hasiera eman dio. Ondoren txokolatete goxoarekin eta te ederrarekin sabela majo bete eta berotu dugu. Eguna borobiltzeko makilaia, henna, atzazkal margoketa eta eskulaneko tailerrekin  gozatu ederra hartu dugu.


19/3/14

ARATUSTEETAKO PROIEKTUAK



Aurten ere, bigarren hiruhilabetean, aratosteen inguruan eta proiektoen bidez lan egiteko era landuz, gela bakoitzak, egitura kooperatiboak erabiliz, proiektu bat garatu izan du.

4 URTE: Aratosteetako dantza prestatu dute, pausoak, maskarak,.... landuz.

 5 URTE: Torradak prestatu dutuzte bere errezeta eta guzti.

1. MAILA: Desfilearen ibilbidearen planoa garatu zuten.


2. MAILA: Aratosteen inguruko ipuinak prestatu dituzte eta 4 eta 5 urtekoei kontatu diete.

3. MAILA: Aratosteen proiektuan zehar egindako guztia eta bereziki Txatxoen txanoa nola egiten den azaldu zieten 2. mailakoei.

4. MAILA: Euskal Herriko probintzi desberdinetako aratostietako pertsonaien informazio bilduma prestatu dute.

5. MAILA: Eskolako ikasleak entzun dezaten Euskal Aratosteen inguruko irratsaioa prestatu dute.

6. MAILA: Gela bakoitzak egin duen proiektoaren inguruko erreportajea prestatu dute.