31/10/19

DO, RE, NI

 Hasi gara DO, RE NI  proiektuarekin lanean!
Ikusi ondorengo bideoetan nolako martxa daukagun entseguetan!

HH5-HH2


LH1-HH3



LH2-HH4

3.MAILAKOEN EGUTEGIARI BURUZKO ELKARRIZKETA


Aurreko astean 2019-10-25ean 5.mailako ikasleek 3 mailako ikasleei elkarrizketa bat egin genien beraien egutegiei buruzkoa. 3.mailako 8 pertsona etorri ziren gure gelara eta elkarrizketatuak izan ziren. 5 pertsonek elkarrizketa egin genien.

Galdera batzuk egin genizkien. 10 galdera ziren guztira eta gutariko bakoitzak 2 galdera egin genituen. Nereak sarrera egin zuen eta Maddik bukaera, haiek sortu zituztelako galderak.
Esan ziguten 3.mailakoek bastante kostatu zitzaiela egitea, 2naka, 3naka edo talde handian egin zituztela, arazo batzuk ere egon zirela, ez zutela interneteko bideorik ikusi eta gugatik hartu zutela eredua, guk ere 4.mailan berdina egin genuelako.
Oso interesgarria izan da elkarrizketa. Asko jakin dugu nola joan zaien eta asko gustatu zaigu. Espero dugu beste batean beraiek guri egitea elkarrizketa bat.

                                                                                                                                                    5.B

23/10/19

BAT TALDEAK LANEAN JARRAITUKO DU IKASTURTE HONETAN

Bat taldea berriro jarri da martxan Plaentxiko eskolan Bullyingaren kontrako borrokan.

Bat taldeak arazoak konponduko ditu eta eskolan ez dira arazoak sortuko.
Bat taldea bullyingaren kontrako talde bat da. 3 andereño eta 1.mailatik 6.mailaraino gela bakoitzeko ordezkari batekin osatuta dago.
Bilerak ostegunetan izaten dira lehenengo orduan eta eskolako gela batean izaten da.
Irakasleek ordenagailuetan idazten dute gure iritzia eta ikasleek koadernoetan.
Urte honetan beraien helburua gure eskola Bullying gabeko gunea izatea da.
Urriaren 17an, osteguna, izan zuten lehenengo ordezkarien bilera.
Bat taldea eskolara etorri da eta ez dauka asmorik joateko borrokak bukatu arte.

                                                                                   5.B





18/10/19

YOLANDA ARRIETA IDAZLEA ASTE HONETAN ESKOLAN

Yolanda Arrieta  idazlea aste honetan eskolara etorri da. 5. mailako ikasleei ipuinak kontatu dizkie eta ondo idazten lagundu die. Horrez gain, erlajazio ariketa batzuk ere egin dituzte. Egunero gauza desberdin bati buruz idatzi dute. Yolandaren asmoa da umeek ipuinak idazten ikastea. Ikasleei esperientzia dibertigarria eta interesgarria iruditu zaie. 

Eskerrik asko Yolanda!

5. A