30/5/14

ELKARBIZITZA EGUNA

Urtero bezala garai hauetan, eskolako partaide guztiak, ikasle, guraso, administrazio eta  irakasle elkarbizitza egun zoragarria pasa izan dugu.
Ekitaldiari Irrien Lagunen ikuskisunak hasiera eman dio. Ondoren txokolatete goxoarekin eta te ederrarekin sabela majo bete eta berotu dugu. Eguna borobiltzeko makilaia, henna, atzazkal margoketa eta eskulaneko tailerrekin  gozatu ederra hartu dugu.