21/4/20

SUKALDARI TXIKI HANDIAK

JARRAIAN IKUSGAI DITUZUE GURE SUKALDARI TXIKI HANDIEK EGUN HAUETAN EGIN DITUZTEN GOXO EZBERDINEN ARGAZKI BATZUK.

HORRELA JARRAITU EKIPO!





27/3/20

EGUZKI SISTEMA HH4

EGUZKI SISTEMA HH4

2. hiruhilabete honetan zertan aritu garen erakutsi nahi dizuegu. Eguzki sistemaren inguruan aritu gara eta oso gustura ibili gara eguzki, planeta, konstelazio, espaziontzi etab.en inguruko gauzak lantzen.

Dakizuen bezala, arazo bat izan dugu proiektuari nahi genion bukaera emateko...(Houston tenemos un problema) ezin izan dugu ez espaziontzia bukatu ezta kohetea aireratu ere. Baina hala ere proiektu polita atera zaigula iruditzen zaigu. Ea zer iruditzen zaizuen...



10/3/20

M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin jarraituz, bi jarduera eraman genituen aurrera. Batetik, eskolako kide guztiok sarreran ipinitako puntu morearen aurrean argazkiak atera genituen eta bestetik, geletan emakume desberdinen bizipen eta esperientziak entzuteko aukera izan genuen.

Eskerrik asko zuen istorioak partekatzera etorri zineten emakume guztiei!

Gure eguneroko lanera bueltatzen garen momentu honetan, ez dezagun ahaztu genero berdintasunaren aldeko lana urteko 365 egunetan eraman behar dugula aurrera. 

6/3/20

Dena prest Emakumeen Nazioarteko Egunerako!

Igandean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, gaur eskolan, astelehenean egingo dugun ospakizunerako dena prestatzen egon gara: gaztetxoenek puntu more bat apaindu dute euren eskuekin eta zaharrenek, euren esku moreak astelehenean erabiliko dituzten kamisetetan ipini dituzte. Horrez gain, ikasle guztiek izan dute euren senide emakumeen argazkiak puntu morean txertatzeko aukera, gure inguruan etengabe lanean dabiltzan emakume guztiei omenaldi txiki bat egiteko.

Hemendik aurrera, badakizue: igandean denok dugu aukera gure herrietan genero berdintasunaren aldeko aldarrietan parte hartzeko eta astelehenean, eskolan bueltan, herriko emakumezko batzuen bizi esperientziak partekatuko ditugu.

Ondo pasa asteburua!


Sukaldaritza programak 3B: Arroza

Sukaldaritza programak 3B: Bizkotxoa