Mostrando entradas con la etiqueta Stop Bullying. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Stop Bullying. Mostrar todas las entradas

23/10/19

BAT TALDEAK LANEAN JARRAITUKO DU IKASTURTE HONETAN

Bat taldea berriro jarri da martxan Plaentxiko eskolan Bullyingaren kontrako borrokan.

Bat taldeak arazoak konponduko ditu eta eskolan ez dira arazoak sortuko.
Bat taldea bullyingaren kontrako talde bat da. 3 andereño eta 1.mailatik 6.mailaraino gela bakoitzeko ordezkari batekin osatuta dago.
Bilerak ostegunetan izaten dira lehenengo orduan eta eskolako gela batean izaten da.
Irakasleek ordenagailuetan idazten dute gure iritzia eta ikasleek koadernoetan.
Urte honetan beraien helburua gure eskola Bullying gabeko gunea izatea da.
Urriaren 17an, osteguna, izan zuten lehenengo ordezkarien bilera.
Bat taldea eskolara etorri da eta ez dauka asmorik joateko borrokak bukatu arte.

                                                                                   5.B





23/3/18

STOP BULLYING

Berdintasuna, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua indartzeko gure eskola BULLYING GABEKO GUNEa bihurtzen ari gara. Irailetik jo ta su  dihardugu eta horren adibidea aurreko ostiralean ospatu genuen jaialdia.





 
Bide honetan guztion ahalegina beharrezkoa da eta seguru gaude lortuko dugula!



OHARRA: Mila esker Pil-Pilean euskara elkarteari, beraien bideoak eta argazkiak erabiltzen lagatzearren.