6/3/20

Dena prest Emakumeen Nazioarteko Egunerako!

Igandean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, gaur eskolan, astelehenean egingo dugun ospakizunerako dena prestatzen egon gara: gaztetxoenek puntu more bat apaindu dute euren eskuekin eta zaharrenek, euren esku moreak astelehenean erabiliko dituzten kamisetetan ipini dituzte. Horrez gain, ikasle guztiek izan dute euren senide emakumeen argazkiak puntu morean txertatzeko aukera, gure inguruan etengabe lanean dabiltzan emakume guztiei omenaldi txiki bat egiteko.

Hemendik aurrera, badakizue: igandean denok dugu aukera gure herrietan genero berdintasunaren aldeko aldarrietan parte hartzeko eta astelehenean, eskolan bueltan, herriko emakumezko batzuen bizi esperientziak partekatuko ditugu.

Ondo pasa asteburua!


No hay comentarios:

Publicar un comentario