31/10/19

3.MAILAKOEN EGUTEGIARI BURUZKO ELKARRIZKETA


Aurreko astean 2019-10-25ean 5.mailako ikasleek 3 mailako ikasleei elkarrizketa bat egin genien beraien egutegiei buruzkoa. 3.mailako 8 pertsona etorri ziren gure gelara eta elkarrizketatuak izan ziren. 5 pertsonek elkarrizketa egin genien.

Galdera batzuk egin genizkien. 10 galdera ziren guztira eta gutariko bakoitzak 2 galdera egin genituen. Nereak sarrera egin zuen eta Maddik bukaera, haiek sortu zituztelako galderak.
Esan ziguten 3.mailakoek bastante kostatu zitzaiela egitea, 2naka, 3naka edo talde handian egin zituztela, arazo batzuk ere egon zirela, ez zutela interneteko bideorik ikusi eta gugatik hartu zutela eredua, guk ere 4.mailan berdina egin genuelako.
Oso interesgarria izan da elkarrizketa. Asko jakin dugu nola joan zaien eta asko gustatu zaigu. Espero dugu beste batean beraiek guri egitea elkarrizketa bat.

                                                                                                                                                    5.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario