10/12/13

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA ospatzeko gure ikastetxean hainbat ekitaldi burutu izan genituen.
 Ikasle guztien artean, eta gurasoen laguntzarekin, zeintzuk ziren Euskaraz hitz egiteko gure arrazoiak adostu genituen.
Bestalde jaialditxo bat ospatu genuen, non ikasle batzuk beste  guztien aurrean arrazoi horiek aurkeztu zituzten, 5. mailako ikasleek abestuta euskararen inguruko bertsoak entzun genituen eta bukaera emateko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek "Xalbadorren heriotza" kantatu ziguten.






12/11/13

GAZTAINERRE 2013

Astelehenean, azaroaren 11an, eskolan, Gaztainerre ospatu dugu. Larunbatean azokan eta elkarteetan egindako bazkari eta afarietan disfrutatu ondoren ospakizuna eskolan jarraitu dugu. Alde batetik  eskolako azoka osatu dugu, baserriko produktoekin eta guk egindako lanekin. Bestetik, jaialdi ederra prestatu dugu, ikasleak osatutako bertsoekin eta Gaztainerre inguruko abestiekin. Eta nola ez, jaiari errematea jartzeko gaztain goxoak jan ditugu. Horren lekuko azpian ikus daitezkeen bideoak.




21/6/13

KURTSO BUKAERAKO JAIA

Aurten ezin izan dugu  Ezozira joan, baina ikastetxean bertan ospatutako ekitalditxoa aurkezten dizuegu.


11/6/13

MADALENA, TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA... EZ!! COULANS

Gozogintza proiektuari jarraiki, beste herrialde batetatako gozo bat egiten ikasi dugu, COULANTS, frantziakoa, izen ponpoxo horrekin, nongoa ba?
Horretarako, ikasle baten gurasoak izan ditugu irakasle, Iker eta Miriam.
Mahastia elkartera gonbidatu  eta bertan irakatsi ziguten urratsez-urrats COULANTSak nola egin.


Coulansak egiteko behar ditugun osagaiak eta prestakuntza idatzi genituen.








Ondoren, garrantzitsuena, dastatzea!!!


4/6/13

ELKARBIZITZA EGUNA 2013

Maiatzaren 31an ELKARBIZITZA EGUNA ospatu genuen ikastetxean. Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon jaian parte hartu genuenok arratsalde ederra izatea lortu genuen.



2012-13 IKASTURTEA

Hona hemen gure ikastetxearen 2012-13 ikasturteko panoramikatxo bat.


BERTSOLARITZA JAIALDIA 2013

Gure ikasleak ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen egon ondoren  Kiroldegiko aretoan jaialdi bikaina eskeini ziguten. Ikusi ez zenutenok hemen duzue aukera gozatzeko.