Badator, Korrika badator!! 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik kiroldegira Korrika txikia antolatu dute. Beste ikasle guztiak, nola eguraldia ez duten izan lagun, eskola barrua antolatu dute.
Urtero bezala, ohitura jarraituz, Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri zaizkigu
eskolara. Gabonetako kantak abestuz, hamarretakoa eginez
eta beraiekin egoteko aukera izanez goiz ederra pasatu dugu. Eguberri Zoriontsua eta Urte Berri On!
Kaixo!!!
Aurten 5 urtekoak "gazteluak" proiektuarekin amaitu dugu kurtsoa. Primeran pasatu dugu gaztelua egiten, gaztelua bisitatzen eta festa prestatzen. Hona hemen prestatutako dantza!!!!!
Bi urtetik behin ospatzen dugun egun seinalatua ospatu dugu gaur. Eguraldi onarekin eta giro jatorrean 2018ko ELKARBIZITZA EGUNA disfrutatzeko aukera izan dugu. Eta hau posible izan da ikasle, guraso eta irakasleen lanari esker.
Bide onetik goaz, jarrai dezagun gure arteko elkarbizitza positiboa sustatzen eta eskola zoriontsuagoa eraikitzen. Zorionak eta mila esker guztioi!