12/4/19

Kaixo!!!!!!

Hiruhilabete honetan 4 urtekoak Ostadarraren proiektua eraman dugu aurrera. Primeran pasatu dugu artelanak eta experimentuak egiten.

GORA ZAZPIKOLOROAAAAAA!!!!!



11/4/19

KORRIKA 2019

Badator, Korrika badator!! 4., 5. eta 6. mailakoak eskolatik kiroldegira Korrika txikia antolatu dute. Beste ikasle guztiak, nola eguraldia ez duten izan lagun, eskola barrua antolatu dute.

21/12/18

OLENTZERO 2018

Urtero bezala, ohitura jarraituz,  Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri zaizkigu eskolara. Gabonetako kantak abestuz, hamarretakoa eginez eta beraiekin egoteko aukera izanez goiz ederra pasatu dugu. Eguberri Zoriontsua eta Urte Berri On!


5/12/18

Abenduaren 3an Euskararen eguna


Heldu da EUSKARAREN EGUNA eta berarekin EUSKARALDIA BUKATU da.
Guk, guzti hori ospazeko, egun berezia izan dugu eskolan.
Goizez, euskararekiko dauzkagun sentimenduak eta marrazkiak adieraziz hormirudiak egin eta eskolako sarreran jarri ditugu.
Arrataldez, JAIALDI bat egin dugu, denon artean EUSKARAREN EGUNA esaten duten hizkiak osatuz eta euskarari buruzko abesti EDERRAK abestuz.



OSO ONDO PASATU GUGU!
GORA EUSKARA

28/6/18

ERDI AROKO DANTZA


GAZTELUAK PROIEKTUA




Kaixo!!!
Aurten 5 urtekoak  "gazteluak" proiektuarekin amaitu dugu kurtsoa. Primeran pasatu dugu gaztelua egiten, gaztelua bisitatzen eta festa prestatzen. Hona hemen prestatutako dantza!!!!!

31/5/18

ELKARBIZITZA EGUNA 2018

Bi urtetik behin ospatzen dugun egun seinalatua ospatu dugu gaur. Eguraldi onarekin eta giro jatorrean 2018ko ELKARBIZITZA EGUNA disfrutatzeko aukera izan dugu. Eta hau posible izan da ikasle, guraso eta irakasleen lanari esker.
Bide onetik goaz, jarrai dezagun gure arteko elkarbizitza positiboa sustatzen eta eskola zoriontsuagoa eraikitzen. Zorionak eta mila esker guztioi!