11/2/13

ARATOSTEAK

Aratosteak direla eta Eskola guztia Euskal Inauterieko pertsonaien inguruko jantziak jantzi ditugu. Batzuk Mairuak, besteak Zirtzilak, Txatxoak ere tartean eta txikienak Zaku zaharrak.


Hain dotore jantzita kiroldegira abiatu ginen eta bertan, arratsaldea girotzeko hainbat euskal dantza dantzatu genituen.

Haur Hezkuntzakoak  "TXULALAI"


1go eta 2. mailakoak "ORBAIZETA"

3. eta 4. mailakoak "BAZTANGO ESKU DANTZA"



eta 5. eta 6.mailakoak "LUZAIDEKO MARTXA"

4/2/13

SANTA AGEDA


Gaur, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera,  3. eta 4. mailako ikasleak, egunari hasiera emateko, Santa Agedako koplak abestu dizkigute eskola sarreran.
Ez dugu giro ederra izan, baina bere abestiekin eguna pozik hasteko aukera eman digute.

 

21/1/13

DANBORRADA

Urtarrilaren 18an, San Sebastian egunaren bezperetan, Haur Hezkuntzako ikasleak  pare bat aste jo ta fuego entsaiatzen egon ondoren Danborrada zoragarria eskeini ziguten.



Beraien danbor joarekin eguraldi triste samarra alaitzea lortu zuten.



Bertan bildu ginenok ederki disfrutatu genuen eta seguru gaude bai Donostiako eta bai Azpeitiko danborradak inbiditan egongo zirela Plaentxiko eskolakoa entzungo bazuten.

AURKEZPENA

Kaixo:

Hemen gatozkizue eskolako blog berriarekin.
Bertan gure berriak, ikasleek egindako lanak, eskolako informazioa, ekintzen adierazpenak,... aurkitzeko aukera izango duzue. Dakigun txukunen lan egiten saiatuko gara eta ea zuen gustokoa izatea lortzen dugun.

Ondo izan.