22/3/13

AKROSPORT


2. hiruhilabetean Akrosporta landu dugu 3.mailan.

























KORRIKA TXIKIA

Plaentxi eskolako ikasleak eta irakasleak, Herrian zehar, Euskararen aldeko korrikan parte hartu dugu.
Handiak eta txikiak, beti irriparrea ahoan Euskararen alde!






5/3/13

ARATUSTEETAKO PROIEKTUAK

Bigarren hiruhilabete honetan eta proiektoen bidez lan egiteko era erabiliz, Lehen Hezkuntzako geletan Euskal Aratusteen inguruan hainbat proiektu landu izan ditugu. Hauen bidez ikaleek Euskal Herriko mapa eraiki dute, txanoak nola egiten diren beste mailakoei erakutsi diete, Euskal Herriko Aratuste desberdinen inguruan irratsaioa prestau dute, gela guztiek egin duten lanen inguran erreportajeak burutu dituzute, ...
Hona hemen gela desberdinetan egindako hainbat lan.

1. MAILA: Eskolako ikasleek kiroldegiraino egin behar zuten desfileko ibilbidearen inguruko murala prestatu zuen.



2. MAILA: Lehenengo mailakoei Plaentxiko Zirtzilen inguruko aurkezpena  aurkeztu diete.
2A


2B 


3. MAILA: Txanoak nola egiten diren 2. mailakoei explikatu diete.

4. MAILA: Euskal Herriko mapa osatu dute eta 3. mailakoei non eta nola ospatzen diren Euskal Herrian hainbat Aratoste.
4A 

4.B


5. MAILA: Euskal Aratosteen inguruko irrati saioa aurkeztu digute.

 

6. MAILA: Gela bakoitzak egin duen proiektoaren inguruko erreportajea prestatu dute.





11/2/13

ARATOSTEAK

Aratosteak direla eta Eskola guztia Euskal Inauterieko pertsonaien inguruko jantziak jantzi ditugu. Batzuk Mairuak, besteak Zirtzilak, Txatxoak ere tartean eta txikienak Zaku zaharrak.


Hain dotore jantzita kiroldegira abiatu ginen eta bertan, arratsaldea girotzeko hainbat euskal dantza dantzatu genituen.

Haur Hezkuntzakoak  "TXULALAI"


1go eta 2. mailakoak "ORBAIZETA"

3. eta 4. mailakoak "BAZTANGO ESKU DANTZA"



eta 5. eta 6.mailakoak "LUZAIDEKO MARTXA"

4/2/13

SANTA AGEDA


Gaur, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera,  3. eta 4. mailako ikasleak, egunari hasiera emateko, Santa Agedako koplak abestu dizkigute eskola sarreran.
Ez dugu giro ederra izan, baina bere abestiekin eguna pozik hasteko aukera eman digute.

 

21/1/13

DANBORRADA

Urtarrilaren 18an, San Sebastian egunaren bezperetan, Haur Hezkuntzako ikasleak  pare bat aste jo ta fuego entsaiatzen egon ondoren Danborrada zoragarria eskeini ziguten.



Beraien danbor joarekin eguraldi triste samarra alaitzea lortu zuten.



Bertan bildu ginenok ederki disfrutatu genuen eta seguru gaude bai Donostiako eta bai Azpeitiko danborradak inbiditan egongo zirela Plaentxiko eskolakoa entzungo bazuten.

AURKEZPENA

Kaixo:

Hemen gatozkizue eskolako blog berriarekin.
Bertan gure berriak, ikasleek egindako lanak, eskolako informazioa, ekintzen adierazpenak,... aurkitzeko aukera izango duzue. Dakigun txukunen lan egiten saiatuko gara eta ea zuen gustokoa izatea lortzen dugun.

Ondo izan.