17/6/14

SORALUZE-EIBAR IRTEERA

Hona hemen ekainak 11an 6.mailakoek egindago irteera:
1.- Ikasleak planoa hartuta eta iparorratzaren laguntzaz Soraluzetik Eibarrerako bidea asmatu zuten.
2.- Eibarrera heldu ondoren bazkariko erosketak egin eta ondoren prestatu.
3.- Bazkaldu ondoren taldeka kalkulatu bazkariaren kostea eta azkenik autobusean Soraluzera bueltatu.

12/6/14

2013-14 IKASTURTEA

2013-14 ikasturtea bukatzear dagoen honetan kurtsoaren memoria grafiko bat aurkezten dizuegu.


30/5/14

ELKARBIZITZA EGUNA

Urtero bezala garai hauetan, eskolako partaide guztiak, ikasle, guraso, administrazio eta  irakasle elkarbizitza egun zoragarria pasa izan dugu.
Ekitaldiari Irrien Lagunen ikuskisunak hasiera eman dio. Ondoren txokolatete goxoarekin eta te ederrarekin sabela majo bete eta berotu dugu. Eguna borobiltzeko makilaia, henna, atzazkal margoketa eta eskulaneko tailerrekin  gozatu ederra hartu dugu.


19/3/14

ARATUSTEETAKO PROIEKTUAK



Aurten ere, bigarren hiruhilabetean, aratosteen inguruan eta proiektoen bidez lan egiteko era landuz, gela bakoitzak, egitura kooperatiboak erabiliz, proiektu bat garatu izan du.

4 URTE: Aratosteetako dantza prestatu dute, pausoak, maskarak,.... landuz.

 5 URTE: Torradak prestatu dutuzte bere errezeta eta guzti.

1. MAILA: Desfilearen ibilbidearen planoa garatu zuten.


2. MAILA: Aratosteen inguruko ipuinak prestatu dituzte eta 4 eta 5 urtekoei kontatu diete.

3. MAILA: Aratosteen proiektuan zehar egindako guztia eta bereziki Txatxoen txanoa nola egiten den azaldu zieten 2. mailakoei.

4. MAILA: Euskal Herriko probintzi desberdinetako aratostietako pertsonaien informazio bilduma prestatu dute.

5. MAILA: Eskolako ikasleak entzun dezaten Euskal Aratosteen inguruko irratsaioa prestatu dute.

6. MAILA: Gela bakoitzak egin duen proiektoaren inguruko erreportajea prestatu dute.







21/12/13

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI GURE ESKOLAN

Gaur, urte honetako azken egunean Olentzero, Mari Domingi eta Galtzagorriak bisitan etorri zaizkigu eskolara.
Galtzagorriek, TRIKI eta TRAKAk "MARI DOMINGI ETA OLENTZERO, amalurraren oparia" ipuina kontatu digute eta eguberriko jai hautan Soraluzen zein ekintza politak egongo diren  adierazi digute.
Jarraian, eta sabela bete ondoren, Olentero eta Mari Domingi agertu zaizkigu. Guk, gogo handiz, ikasitako abestiak abestu dizkiegu eta idatzitako kartak emateko aprobetxatu dugu.

 

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

10/12/13

EUSKARA EGUNA

EUSKARA EGUNA ospatzeko gure ikastetxean hainbat ekitaldi burutu izan genituen.
 Ikasle guztien artean, eta gurasoen laguntzarekin, zeintzuk ziren Euskaraz hitz egiteko gure arrazoiak adostu genituen.
Bestalde jaialditxo bat ospatu genuen, non ikasle batzuk beste  guztien aurrean arrazoi horiek aurkeztu zituzten, 5. mailako ikasleek abestuta euskararen inguruko bertsoak entzun genituen eta bukaera emateko 4., 5. eta 6.mailako ikasleek "Xalbadorren heriotza" kantatu ziguten.