Egun on,
Hau da gure web orrialdea:
http:\\www.plaentxieskola.eus
11/5/20
21/4/20
SUKALDARI TXIKI HANDIAK
JARRAIAN IKUSGAI DITUZUE GURE SUKALDARI TXIKI HANDIEK EGUN HAUETAN EGIN DITUZTEN GOXO EZBERDINEN ARGAZKI BATZUK.
HORRELA JARRAITU EKIPO!
HORRELA JARRAITU EKIPO!
27/3/20
EGUZKI SISTEMA HH4
EGUZKI SISTEMA HH4
2. hiruhilabete honetan zertan aritu garen erakutsi nahi dizuegu. Eguzki sistemaren inguruan aritu gara eta oso gustura ibili gara eguzki, planeta, konstelazio, espaziontzi etab.en inguruko gauzak lantzen.
Dakizuen bezala, arazo bat izan dugu proiektuari nahi genion bukaera emateko...(Houston tenemos un problema) ezin izan dugu ez espaziontzia bukatu ezta kohetea aireratu ere. Baina hala ere proiektu polita atera zaigula iruditzen zaigu. Ea zer iruditzen zaizuen...
10/3/20
M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna
Atzo, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin jarraituz, bi jarduera eraman genituen aurrera. Batetik, eskolako kide guztiok sarreran ipinitako puntu morearen aurrean argazkiak atera genituen eta bestetik, geletan emakume desberdinen bizipen eta esperientziak entzuteko aukera izan genuen.
Eskerrik asko zuen istorioak partekatzera etorri zineten emakume guztiei!
Gure eguneroko lanera bueltatzen garen momentu honetan, ez dezagun ahaztu genero berdintasunaren aldeko lana urteko 365 egunetan eraman behar dugula aurrera.
6/3/20
Dena prest Emakumeen Nazioarteko Egunerako!
Igandean, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, gaur eskolan, astelehenean egingo dugun ospakizunerako dena prestatzen egon gara: gaztetxoenek puntu more bat apaindu dute euren eskuekin eta zaharrenek, euren esku moreak astelehenean erabiliko dituzten kamisetetan ipini dituzte. Horrez gain, ikasle guztiek izan dute euren senide emakumeen argazkiak puntu morean txertatzeko aukera, gure inguruan etengabe lanean dabiltzan emakume guztiei omenaldi txiki bat egiteko.
Hemendik aurrera, badakizue: igandean denok dugu aukera gure herrietan genero berdintasunaren aldeko aldarrietan parte hartzeko eta astelehenean, eskolan bueltan, herriko emakumezko batzuen bizi esperientziak partekatuko ditugu.
Ondo pasa asteburua!
7/2/20
5/2/20
20/12/19
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BIXITA
Gaur eskolara Olentzero
eta Mari Domingi etorri zaizkigu bixitan. Abesti pilo bat abestu dizkiegu
datozen egunetan duten lanari aurre egiteko indarra emanez. Txikienek beraien eskaerekin gutunak eskura emateko aukera ere izan dute. Amaitzeko gurasoekin batera hainbat abesti abestu ditugu. Ondo pasa gabonak denei eta urte berri on!!
OLE, OLE, OLENTZERO
MARI DOMINGO, URTARO ZURIKO EMAKUMEA
19/12/19
PARKOURRA 5. MAILAN
5. mailako ikasleak Parkourra egiten ikasi dugu gorputz hezkuntzako klaseetan. Oso zaila iruditu zaigu, baina oso ondo pasatu dugu Parkour egiten. Hemen dituzue zuek ikasi ditzakezuen pauso batzuk. Parkour asko egin eta ondo pasa Gabonak!!
LH 5. maila
16/12/19
Itsasoa
Kaixo!
Gu 1. mailako ikasleak gara eta itsasoari buruzko proiektua egiten ibili gara. Plastikoak itsasoan duen eragina aztertzen ibili gara eta honako bideo hau sortu dugu ikasitakoa zuei erakusteko. Zaindu dezagun itsasoa!
1. mailako ikasleak
29/11/19
HASIAK GARA ESKOLARA OHITZEN
Espazio goxoak sortzen, irakurzaletasuna txikitatik bultzatu asmoz
Ze ondo pasatzen dugun ogi birrinduarekin jolasean.
Hustu eta bete, batetik bestera pasa... Gauza asko ari gara ikasten esperimentazioaren bidez!
Ze ondo pasatzen dugun ogi birrinduarekin jolasean.
Hustu eta bete, batetik bestera pasa... Gauza asko ari gara ikasten esperimentazioaren bidez!
28/11/19
LAU TEILATU
Gaur goizean eskolako ikasle eta irakasle guztiok ¨LAU TEILATU¨ abestu dugu patioan haurren minbiziaren ikerketari bultzadatxo bat emateko asmotan.
14/11/19
DO RE NI PROIEKTUAREN INGURUAN
Hona hemen 5.mailako ikasleek egindako albiste bat DO RE NI proiektuaren inguruan. Izan ere, 5.mailan KAZETARITZA proiektuan lan eta lan gabiltza eta kazetari bihurtu dira: elkarrizketak egin, albisteak idatzi...
DO RE NI
5.mailakoek 2.mailakoei elkarrizketa bat egin diegu proiektu bat egiten ari direlako: DO RE NI. Abestiak eta dantzak erakusten dizkie Xabier Lizasok. Gu 2.mailara joan ginen eta informazioa eman ziguten honen inguruan.
Otsaila inguruan egingo dute ekitaldi bat eskolakoentzat eta gurasoei erakutsi behar diete.
Esan digute asko gustatzen zaizkiela abestiak eta dantzak. Guk dantza batzuk ikusi ditugu eta koreografiak oso politak izan dira. DO RE NI -rekin lotuta jolas batzuk ere egiten dituztela esan digute.
Eta hau izan da gaurko berria.
5B
DO RE NI
5.mailakoek 2.mailakoei elkarrizketa bat egin diegu proiektu bat egiten ari direlako: DO RE NI. Abestiak eta dantzak erakusten dizkie Xabier Lizasok. Gu 2.mailara joan ginen eta informazioa eman ziguten honen inguruan.
Otsaila inguruan egingo dute ekitaldi bat eskolakoentzat eta gurasoei erakutsi behar diete.
Esan digute asko gustatzen zaizkiela abestiak eta dantzak. Guk dantza batzuk ikusi ditugu eta koreografiak oso politak izan dira. DO RE NI -rekin lotuta jolas batzuk ere egiten dituztela esan digute.
Eta hau izan da gaurko berria.
5B
31/10/19
DO, RE, NI
Hasi gara DO, RE NI proiektuarekin lanean!
Ikusi ondorengo bideoetan nolako martxa daukagun entseguetan!
LH1-HH3
LH2-HH4
Ikusi ondorengo bideoetan nolako martxa daukagun entseguetan!
HH5-HH2
LH1-HH3
LH2-HH4
3.MAILAKOEN EGUTEGIARI BURUZKO ELKARRIZKETA
Galdera batzuk
egin genizkien. 10 galdera ziren guztira eta gutariko bakoitzak 2 galdera egin
genituen. Nereak sarrera egin zuen eta Maddik bukaera, haiek sortu zituztelako
galderak.
Esan ziguten
3.mailakoek bastante kostatu zitzaiela egitea, 2naka, 3naka edo talde handian
egin zituztela, arazo batzuk ere egon zirela, ez zutela interneteko bideorik
ikusi eta gugatik hartu zutela eredua, guk ere 4.mailan berdina egin genuelako.
Oso interesgarria
izan da elkarrizketa. Asko jakin dugu nola joan zaien eta asko gustatu zaigu.
Espero dugu beste batean beraiek guri egitea elkarrizketa bat.
23/10/19
BAT TALDEAK LANEAN JARRAITUKO DU IKASTURTE HONETAN
Bat taldea berriro jarri da martxan Plaentxiko eskolan Bullyingaren kontrako borrokan.
Bat taldeak arazoak konponduko ditu eta eskolan ez dira arazoak sortuko.
Bat taldea bullyingaren kontrako talde bat da. 3 andereño eta 1.mailatik 6.mailaraino gela bakoitzeko ordezkari batekin osatuta dago.
Bilerak ostegunetan izaten dira lehenengo orduan eta eskolako gela batean izaten da.
Irakasleek ordenagailuetan idazten dute gure iritzia eta ikasleek koadernoetan.
Urte honetan beraien helburua gure eskola Bullying gabeko gunea izatea da.
Urriaren 17an, osteguna, izan zuten lehenengo ordezkarien bilera.
Bat taldea eskolara etorri da eta ez dauka asmorik joateko borrokak bukatu arte.
5.B
18/10/19
YOLANDA ARRIETA IDAZLEA ASTE HONETAN ESKOLAN
Yolanda Arrieta idazlea aste honetan eskolara etorri da. 5. mailako ikasleei ipuinak kontatu dizkie eta ondo idazten lagundu die. Horrez gain, erlajazio ariketa batzuk ere egin dituzte. Egunero gauza desberdin bati buruz idatzi dute. Yolandaren asmoa da umeek ipuinak idazten ikastea. Ikasleei esperientzia dibertigarria eta interesgarria iruditu zaie.
Eskerrik asko Yolanda!
Eskerrik asko Yolanda!
5. A
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







